Eusko Legebiltzarra Euskadiko legeak eratzen eta eztabaidatzen dituen erakundea da. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak ordezkatzen ditu, eta gaur egun 75 eserleku ditu: 25 eserleku, autonomia erkidegoa osatzen duen herrialde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa).